Hitzarmenaren helburua ezagutzak eta esperientziak elkartrukatzea da mugaz bi aldetako sektoreko profesionalen eta oparadoreen artean, honako gai hauen inguruan: formakuntza, ekoizpen teknikak, azpisektoreen egituraketa, komertzializazio sistemak, kalitatezko bereizgarriak eta promozio ekintzak.
Hitzarmena goizeko 11:00etan sinatuko dute Donapaleuko (Nafarroa Behera) Garikoitz Enean (Nafarroa Etorbidean), Iñaki Isasik, Kalitatea Fundazioko Zuzendari Nagusiak eta Jean Pierre Goityk, Jean Errecart Institutuko Presidenteak. Ekitaldian izango dira besteak beste, Gonzalo Sáenz de Samaniego, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua eta François Maitia, Mugaz bi aldetako Kooperaziorako Presidenteordea.
Kontuan izan behar dugu Kalitatea Fundazioa nekazaritza eta arrantza elikagaien sektoreari zerbitzua emateko erakundea dela, eta Jean Errecart Institutuaren arduretako bat nekazaritza elikagaien ekoizpena eta komerzializazioan arituko edo aritzen diren gazte teknikariak hezitzea dela. Horrela beraz, bi aldeen aburuz produktuaren kalitatea oinarrizko kontua da nekazaritza guneen garapenerako eta produktuon promozioa behar- beharrezkoa bi aldeen etorkizunerako.
Arestian aipatu helburuak lortzeko, hitzarmenak beste ekitnza batzuren artean, honakoak jasotzen ditu (hitzarmenaren zati baten erreprodukzioa):
2008an egingo diren ekintzak:
:: Mugaz bi aldeetako ekoizleen, nekazaritzako
produktuen egileen eta komertzialen arteko kolaborazioarako
bitartekoak jarri abian:
- Kalitatezko produktuen inguruko formakuntza saioak
antolatu (sagardoa adibidez)
- Azoketan parte hartzea animatu
- Komertzialiazazio zirkuituen alorrean esperientzien
elkartrukatzea bultzatu
- Antolaketa sistemen egituraketan eta elkarteen
sustapenerako bitartekoen esperientzien elkartrukatzea
- Zirkuitu komertzial ezberdinetan kalitatezko
produktuak bultzatu
:: Komertzializazioan
estrategia ezberdinen elkartrukatzea: zirkuitu
labrurrak, salmenta zuzena, herrietako azokak…
:: Kalitatezko
produktuen eta/edo elkarte ezberdienen
ordezkarien arteko kolaborazioa:
- Hegoaldeko eta iparraldeko artzaintza sektorearen
ordezkarien artekoa
- Ezpeletako Piperraren, Gernikako Piperraren eta
Ibarrako Piparraren ordezkarien arteko kolaborazioa
:: Egingo diren
eginbideen artean garrantzia hartzen du era berean, Burdeosoko “Aquitania
Salon” azokan parte hatze bateratua antolatzeak.
:: Azkenik, honekin guztiarekn batera bi aldeetako
nekazal turimoari balio erantsia eman nahi zaio:
- Iparralde eta Hegoalderako pakete komunak eskainiz
- Web orri batean mugaz bi aldeetako leku turistikoak
jasoz
|